|
|
| Novas batallas en Euzkara |
| |
GALIZAR ERREPUBLIKA
Ez dugu estatu inperialista baten kolonia izan nahi .
Galiza, zutaz nazio sozialista bat egingo dugu..
Ez ditugu arpilatze ezta jauntxo gehiagorik nahi.
Iraganetik ikasiko dugu, orainean borrokatuko dugu.
Galiza sozialista eta independiente bat nahi dugu.
Galiza menderatuko ez duen jauntxo eta monarkarik gabekoa,
gure aberria egingo duten langile eta nekazariekin.
Jada Galiza Ceive Poder Popular oihukatzen entzuten da.
Banderak mugituko dira eta igitaia ibiliko da.
Moncho Reboirasekin gudak jarraituko du.
Amets egiten ikasiko dugu, espirala hartuko dugu.
Subironatasun nazionalagatik borrokatzen jarraituko dugu.
Treguarik gabe aurrera jarraituko dugu, aurrez aurre jarraituko dugu.
Orain eta beti Galizar Errepublikagatik borrokatuko dugu.
Aurrez aurre , treguarik gabe, Galizar Errepublika .
HARROTASUNA ETA OHOREA
Haizea gara , nazioa gara, egusenti gorria, ilunabar gaztea gara .
Herria, iraultza, zapalkuntzaren aurkako sua gara.
Burnia eta hormigoia gara, nagusiarentzat amets gaiztoa.
Arazoa eta konponbidea gara, esplotazioaren hasiera eta amaiera.
Harrotasuna eta ohorea, odola, iraultza.
Harrotasuna eta ohorea , bihotzean burnia.
Klasea gara, abestia gara, heriotza amore ematea baino lehen.
Fusila gara, kainona gara, esplotazioaren aurkako armak.
Alderdia gara, erakundea, langilegoa, emantzipazioa.
Bidea eta norabidea gara , boltxebikeak ekintzan.
Askatasunaren guda gara, inperialismoaren galera.
Zientzia gara, ez erlijioa, denak azalpen bat du.
Bela gara, lema gara, nazka gure bihotzean .
Mencer Vermello gara, zure amaiera , kabroia
GUDU BERRIAK
Erregealdi latzapean egun berri bat hasten da.
Diktadura, esplotazioa, merkatal ekonomia.
Urrun gelditzen dira uneak, pribilejio zapalduak,
proletalgoak landutako urteetako garaipenak.
Guda berriak etorriko dira, etorriko dira ...
Burges degeneratuak guda ez da bukatu.
Ideal iraultzaileagatiko borrokak oraindik jarraitzen du.
Proletario borrokak egunkarien lehen orrialdean.
Krisia, miseriak eta langabezia , kapitalismoa ahiturik dago.
Amets lapurtuengatik mendeku desioak.
Isuritako odolarengatik suntsitu arte borroka dezagun.
Barrikadetan sua, zuen etxeak erreko dira
Istiluak eta matxinadak zuen ateetara iritsiko dira.
Guda berriak etorriko dira eta prest egongo gara.
ERORITAKOEN IZENEAN
Eten gabe gudan aritu ziren eroritakoen izenean
Kriminal zitalkeriaren biktimak izandakoak
Itzuliko ez diren gizon eta emakumeak
Ideal prestu batengatik dena eman zutenak.
Sistema judizial batengatik kondenatuak.
Estatu kriminal batengatik kondenatuak.
Bere gizarte klaseagatik kondenatuak.
Kapitalagatik kondenatuak.
Ideia batzuk ezin dira debekatu,
Ezin dira besterik gabe baztertuak eta espetxeratuak izan
ez barroteekin , ez porlanezko hormekin ,
ez dispertsioarekin, ez torturekin ezta isolamenduakin ere.
Ahaztu ezin ditugun gose grebak.
Irabazteko determinazioa , kuraia eta gogoa
Beraien ekintzak ez ditzagun ahaztu.
Ez dezagun ahaztu bere min eta sufrimenduaren historia.
Urrun daudenak heuren etxera itzuli daitezen.
Oraindik preso daudenak askeak izan daitezen.
Bere kuraia, dedikazioa
eta konpromezua “ahaztearen zuloan” erori ez dadin.
ANAI GALEGOA
Gure herritik at biziz
Itsasoaren beste aldeko anai galegoa
Zure gaita zintzilik
eta zure borrokatzeko gogoekin
zure garraxiak haizean ozen jotzen du
Gudan elkarrekin gaude
Gure herria negar ekiteari dago.
Itsasoaren beste aldeko anai galegoa
Beti izango zara anai galegoa.
Itsasoaren beste aldeko anai galegoa
Anai galegoa, zurea defenda ezazu.
Faxismoaren ondorioz exiliatu asko.
Askok gugandik urrun jaio zinaten
baino zuen sentimendua berbera da
Gure nazioaren askatasuna
Herriminak eta penak gure gorputzak betetzen du
Amorrua eta kuraia bere ahotsean
Egun batean distantzia hau amaituko da.
Gure herriak bere mina lasaituko du.
BRESTEKO HEROIAK
Bugek eta Mukavekek
adibide kementsu baten
tokia marrazten dute
paregabeko erresistentziakoa
metraila, gosea eta ikararen aurka
haurrek ere fusila eskuetan dutelarik.
Azken sobietarrak “Bresteko heroiak” grabatu zuen
Hilko naiz baino amore eman gabe, “Bresteko heroiak”
Defentsa taxutzen dute
Zuzendaritza-batzordea 1ean
Piztiaren aurka elkarrekin
Baraua ahazten dute
Lurrazpietan ere borrokatzen zen
Bala fantasmek erasotzailea lurreratzen dute.
Bresteko Heroiak, gogoan zaituztegu.
FUCK THE RAC
Batzuk ez dute ulertu nahi
Besteak ez dute ikusi nahi
Bakarrik bi alderdi egon daitezke
Apolitiko iruzurtiak, kaikuak eta ez-jakinak.
Fuck, fuck, fuck the Rack, Galiza Antifaxistean
Ezin dugu onartu
Ezin dugu jasan
Hainbeste justifikazio
Aski da zuen kakarekin, anbiguoak : etsaiak zarete.
RAC eta bere propagandaren aurka , zure belarriak garbiak mantentzen ditu.
150. DIBISIOA
Bizkarren orro egiteak negu hotzean
Borrokaren balioak setioa garaitzen.
Hamaika mailu, altzairuen ekaitzak
Armada gorriaren abiapena hasten dute.
Artilleriaren lehen tiroketekin
Gudari ausartek ofentsiba hasten dute
Hitleriar tropak suntsituak dira
Beraien zuhurgabekeriak zigortuak dira.
Gora, gora, gora, garaipenaren eguna hurbiltzen ari da
Stalinek azken borrokarako agindua ematen du
150 Dibisioak beraien armak prestatzen dituzte.
Gurdi blindatuek bidea irekitzen dute
Artilleriak tiroketen artean aurrera egiten du.
Ukraniako erraldoiak, Stalingradoko haurrak
Egun seinalatuaren unea hurbiltzen ari da
Katiushasen bateriek zerua argitzen dute
Lehergailu tonak, Berlinek sua hartu du.
ALTZAIRUA BEZALAKOA
Ontziolan jotzen duzun altzaria bezala
Mila zokor jorratzeko erabiltzen duzun kiribila bezala
horrelakoa da zure hizkuntza, langilea eta nekazaria
Bakarrik zuk defenda dezakezu!
Larrosa eguzkilore pozointsuan bihurtzen denean
Beraien kontzeptua autogorrotora usaitzen duenean
Ez gehiago pentsatu, borrokatzeko ordua izango da
Ez zara inoiz sugegorria izango.
Soinu hau entzuten duzun laguna
Ozen oihukatu Madrilen entzun zaitzaiten
Zure klasea langilegoa da, galegoa zure hizkuntza
Zuri inork ezingo zaitu garaitu!
Miserikak, kasinoko jauntxoak
Zipaioak , faxistak eta arroputzak
Aiurika dabiltzan aberri-saltzaile goranahiak
Herriko legatu historikoaren aurka
ZU EZ ZARA GURETARIKOA
Ezin dut gehiago jasan zure logika bakezalea
Eta biktima taxuko zure betiko negarra
Neretzako etsaia zara lagun diozu
Orduan zer nahi duzu? Oraindik ez duzu ulertu?
Inoiz ezer egiteko, nagikeria zure bizitza da
Engels buruz aipatzen duzu bino ez dugu zutaz behar
Zu ez zara guretarikoa!
Zure jokaera, zure utzikeria
Eta beti marrazki bizidun baten modura
Ez dakit ze egiten duzun zure bihurrikeriarekin
Komunismora jolasten duen burgesa besterik ez zara.
Mafiak ematen diozun dirua eskertzen du
Merkantzia hartuz ez duzu inoiz ulertuko
“Heroinari ez” abesten duzu baina itsu jartzen zara
oso lasai sentitzen den faxistaren pozerako
Kaletik borroka dezagun. Ez da itxoiteko unea.
Balio duen arrazoi bakarrak fusilaren arrazoia da ¡!!!!!
EUTSI
Bizitzak beti erakusten digu
Ezin garela makurtu.
Beti erasotu behar dugu
Gure aurkaria zapaldu.
Erasoaldi bakoitzari eutsi,
aurkariaren kolpe bakoitza
Odolak zure zainetan irakiten du
Itxaropen gorriak eusten du ¡
Borrokatzea gure lema da, eustea eta amore ematea inoiz
Ez dugu gupidarik azalduko
Gure helburua irabaztea da
Gure betebehar sakratua
Irabazi arte borrokatu.
Bi alderdi, bukaera bat,
dagoena odola odolarengatik da
Working Classeko gudariak
Borrokak ez du amaituko
[Grazas a Eder pola tradución das letras a Euzkara]
|
 |
|
|
|
Ver todas as noticias da páxina
|
Web feita nunha resolución de 1280x1024 - - mencervermello@yahoo.com
|